Gazterobotika, udako tailerrak

2018/05/18

Eibarko Udalak Debegesarekin batera haur eta gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko interesa pizteko helburua dutelarik, udako robotika tailerrak antolatu dituzte. Izen-ematea zabalik dago www.gazterobotika.eus webgunean.

Haur eta gaztetxoen artean bokazio teknikoen sustapenaren aldeko apustuaren baitan, tailer teknologikoak antolatu dita udarako eskualdeko herri ezberdinetan. Gazte Robotika izena duen hezkuntza-egitasmo honen helburua da haur eta gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikarekiko interesa piztea.

20 orduko tailerrak dira, 4 goizetan banaturik, eta 2002 eta 2009 urteen artean jaiotako haur eta gazteei daude zuzenduta. Talde lana sustatuz, gaztetxoek euren robotak eraiki eta programatuko dituzte; teknologiarekin ikasi, jolastu eta ondo pasatzeko aukera izango dute. Robotikaren mundua ezagutzeaz gainera,  bideojokoak sortzen ere irakatsiko zaie. Tailerrak euskaraz egingo dira eta Doplay enpresak emango ditu.

Izen ematea Eibarko tailerretan maiatzaren 21etik ekainaren 1 arte izango da www.gazterobotika.eus webgunean.

Tailerrak ekainaren 26tik 29ra bitartean burutuko dira, Jazinto olabeko ludotekan eta Juan San Martin liburutegian adinen arabera sailkatuak.

Tailerraren prezioa 30€-koa da.